Izarren hautsa: zientzia eta beste

2005-03-01

Oraindik horrela!

Gaur postaz jaso ditut EHUk antolatutako Fantasiazko Ipuin Laburren lehiaketaren oinarriak. Hau leitu dut: 'DIN-A4 orritan aurkeztuko da, alde batetik makinaz hutsarte bikoitzean idatzita, 20 orritatik gora joan gabe'. 'Baten batek, idazmakinaz idazten al du oraindik?' pentsatu dut nire artean. Zenbat karaktere dira 20 orrialde hutsarte bikoitzean? Ba, times new roman 10 gorputzean, 60.000; 12 gorputzean, 54.000; arial 10en, 54.000 eta arial 12n 51.000. Goma bezalakoa da formatua, nahi adina luza edo labur daiteke. Ez dirudi neurtze-sistema oso serioa, antza, serioa izan nahi duen lehiaketa batean. Bi muturreko neurrien arteko karaktere-aldea 4 orrialde estandar baino gehixeago izango lirateke itzulpen batean.
Gizakiok ohitura-animaliak gara. Ez dago dudarik, ez baita hau aro aurreinformatikoaren neurriak oraidik erabiltzen duen lehiaketa bakarra.

posted by Inaki at 3:25 PM

1 Comments:

  • Zorionak, Inaki. Blog honen asmo eta edukiak txalo bat merezi du.

    Baina blog honen kokapenak, bronka bat merezi du, eta bota dizut, bai horixe, neure blogean.

    By Blogger Luistxo Fernandez, at 11:26 AM  

Post a Comment

<< Home