Izarren hautsa: zientzia eta beste

2005-05-04

Nanoteknologia eta kapitalak

Hitzetik hortzera dabil, 'nanoteknologia datorren iraultza teknologikoa da'. Hala bedi! Egia esan inbertsio publiko asko bideratzen ari dira alor horretara, baita gure herrian ere. Neroni ez nago oso jarrita alor horretan baina konfiantza ematen diet, sinesgarriak iruditzen zaizkidalako, hori adierazi didaten hainbat zientzialari eta teknologo ospetsuei. Nanomunduan aurrerapenak ikusten ari dira, teknologia gero eta unibertsalagoa izan daitekeela ikusten da, nahiz eta, batzuetan, nanoaren misiolari batzuei entzunda gogaitu egiten zaitu diskurtsoaren arrandiak.
Alabaina, neronek erakutsitako konfidantza ez da horrenbestekoa arrisku kapitaleko inbertsioak egiten dutenen artean. Atzen bi urteotan nanoteknologiazko enpresetan eginiko arrisku kapitaleko inbertsioak jaitsi egin dira. Chemical & Engineering News astekari ospetsuaren maiatzaren 2ko alean azterketa sakon eta intersegarrian dago nanoteknologia-alorreko enpresen inguruan. Begiratu bat emateak merezi du!

posted by Inaki at 9:57 PM