Zientzia politika
Hauteskunde-kanpainan gaude. I+G+B delakoari buruz gehiago inbertitu behar dela entzuten ari gara egun hauetan kolore guztietako hautagaien ahoetan. Ondo, ados! Zertan, ordea? Gure zientzia- eta teknologia-sistemari hiru hutsune nabarmen ikusten dizkiot besteak beste.
Batetik, pertsonen arazoa bideratu behar da. Gure sisteman bekadunak, ikerlari bezala egiten ari diren pertsonak alegia, pisu handia dute, agente teknologiko nagusien plantiletan bekadunak %30ren bueltan dira. Kasu batzuetan gainera eskulan merke moduan erabiltzen direla susmoa dago. Lan-baldintzak ez dira duinak, bekak baitira. Halaber, unibertsitatean batez ere, ikerlariek beka bidez denbora luzeegia egin dezakete eta hogeita hamar urteak beteak dituzten pertsonak bekadunak izan daitezke: hasi doktoretza-beka batekin eta, ostean, post-dok bekarekin jarraitu. Zentro teknologikoetan ordea, bi urtekoak izaten ohi dira bekak. Ez bide batek ezta besteak ere ez du ikerlariaren karrera erakargarria egiten, egonkortasun profresional eta laborala oso nekeza egiten dutelako. Ez da harritzekoa gero, ikasketa zientifiko askok bokazio-urritasun oso kezkagarria izatea eta egungo ikerlarien ordezkapena zalantzetan egotea. Beste arrazoi batzuk ere badira jakina, zientzia eta teknologiaren gizarte-ospe badaezpadakoa adibidez.
Bigarrenik, gurean I+G+B alorrean sektore publikoak oso pisu urria du eta Europako beste herrialdekoen azpitik dago. Gabezia hau bideratzeko, unibertsitatean egiten den inbertsioa emendatu egin behar da eta, gainera, ikerketa-zentro autonomoak ireki behar dira; hots, euskal CNRS edo CSIC sortu behar da. Eztabaida izan daiteke Ikerketa Zientifikorako Euskal Zentroa delako horrek nolako antolaketa izan behar duen. Neroni zentro txiki eta eraginkorren aldekoak naiz eta ez, espalazioa dela eta prentsan agertu diren megazentro horien aldekoa.
Hirugarren gabezia bigarrenaren ondorio da. Gure sisteman ikerketa aplikatuaren pisua oso handia da, agente nagusien izaeraren ondorioa jakina. Beraz, oinarrizko ikerketaren ekarpena biziki handitu beharra dago, hori baita zientzia- eta teknologiaren jasangarritasunaren eta iraunkortasunaren bermerik behinena.
posted by Inaki at
10:28 AM

0 Comments:
Post a Comment
<< Home