Eguzkia burbuilan
Interneten nabigatzen ari nintzelarik topo egin dut honelako titularra zuen berriarin 'kolapsatzen ari den burbuila baten barruko tenperatura Eguzkiarena baino lau bider handiagoa'. Illinoisko unibertsitateko ikerlari batzuk neurtuta eta unibertsitate horren prentsa-oharra. Tupustean bi izen eta gertaera bat etorri zaizkit gogora: Pons eta Fleischman eta fusio hotza. Betiereko energia zelula elektrolitiko batean, egoera xamurrean lortu ei zuten izarren barneko energia, baina beren aurkikuntza aldizkari ospetsu batean argitaratu ordez, prentsaurreko baten bidez eman zuten. 1989an izan zen hura. Burbuila bat bezala lehertu zen gero.
Errezelatu egin dut berria irakurtzean, leitzen segitu ala ez dudatan egon naiz. Atzenean, aurrera jarraitu dut eta lerro batzuk geroargo Naturen martxoaren 3ko alean illionoistarrek beren lanaren emaitzak argitaratu dituztela irakurri dut. Asperena. Honek itxura serioa du. Ez dakit burbuila barruko eguzki txiki horrek izan ditzakeen ondorio teorikoetatik landa, praktikorik izango duen, esaterako, energia lortzeko edota fusioa abiatzeko erabil daitekeen. Ikusiko dugu! Inportanteena aurkikuntzaren gizarteratzeak bide egokia jarraitu duela da eta gainerako zientzialarien iragazia pasa duela. Hori, atzen aldian, askotxotan ahazten ari direla zientzialari batzuk, ordaintzen dituzten erakundeen presioz hain segur, eta komunikabideen aurrean agertu dira gerora kolapsatu diren aurkikuntzen berri lau haizetara barreiatzeko. Refereen sistemak akatsak ditu, kontserbadorea izateko joera duela besteak beste eta zientziak ere iraultzak behar izaten dituela (Einsteinena orain 100 urtekoa bezalakoa) esaterako, baina zientziaren kalitatea bermatzeko ezagutzen dugun sistemarik onena da, hala ere.
posted by Inaki at
5:14 PM

1 Comments:
Iruzkin marginal eta erabat ergela (barkatuko didazulakoan, Iñaki): "Spiderman 2" filmean horixe da Octopus doktorea ikertzen ari dena esperimentuak huts egin eta, istripuaren ondorioz, "gaizto" bihurtzen denean. Bitxia da nola aldatzen diren denborak: 1960ko hamarkadako komikian, energia nuklear peto-petoa da Octopusen ikergaia; eguneraketa filmikoan, fusioa...
Bide batez, imajinatzen dut blog hau erabiliko duzula A. Luzarragaren "Karonte" komentatzeko (nik oraindik ez dut erosi), eta atera daitezkeen euskal zientzia-fikzioko lan apurrak ere...
By Anonymous, at 3:13 PM
Post a Comment
<< Home