Terrismoaren sandia
Orwell-ek Anaia Nagusia imajinatu zuenean elektronika eta teknologia informatikoak ernetzen ari ziren hazi txikiak baino ez ziren eta noraino ailegatuko ziren zaila zen ikustea; are gutxiago pertsonak kontrolateko zein baliabide erabilgarriak diren! Zer balio handia duten jakitun dira AEBetako Sandia National Laboratory delakokoak eta horren harian bertakoek atondutako 'think tank' batek terrorismoa borrokatzeko teknologia berriak nola erabili aztertzen ari da. Hemen duzuen horren berri. Ideia batzuk agertu dira eta kezkatzekoa da planteatzen diren gauzak. Izan ere, pertsonok gure intemitatea eta pribatizatea gal zorian daude. Egia esan horren konsziente bagara, esaterako, autobidean Visaz edo TAG-ez ordaintzen dugun aldiro gure joan-etorrien berri ematen ari garelako. Eta zer esan segapotoari buruz! “The goal here is to abolish anonymity, the terrorist’s friend” dio adituetako batek. Esaldi horrek sekulako beldurra ematen dit. Izan ere zein polita eta atsegina den sarri anomino izatea! Hori ere ukatu nahi al digute gure segurtasunaren aitzakian! Anomimo izan nahi dut, anonimotasun horretatik ateratzea erabakitzen ez dudan bitartean.
Benetan, ikara handiagoa ematen dit argitaratzen ez dituzten ideiak!
posted by Inaki at
6:58 PM
Benetan, ikara handiagoa ematen dit argitaratzen ez dituzten ideiak!
0 Comments:
Post a Comment
<< Home