Izarren hautsa: zientzia eta beste

2005-03-24

Julio Verne

Julio Verne hil zela ehun urte gaur. Zenbat urte dira bere libururik leitu ez dudala? Asko. Ez dakit zenbat. 20 baino gehiago izatea liteekena da! Zientzia fikzioaren zale amorratu batentzat kusirosoa egoera. Gazteetako irakurgai izan nituen Verneren liburuak, Karl Mai edo Salgarirenak bezala. Verneren heroiak Sandokanekin eta Winnetourekin nahasi nituen eta guztien artean nagusi, Tarzan. Zenbat bide irakurri eta berrirakurri ditut tximino gizakiaren abenturak? Hamaika eta atzenekoa duela hogei urte baino gertuago… Nire semeekin borroka-jolasetan nabilenean, Tarzanen kagoda esanarazte diet oraindik, errenditzen direla adierazteko.
Zientzia Fikzioarekiko zaletasuna ez zidan Vernek sortu. Telebistako Strar Trecken Spot jaunak (La Conquista del Espacio batailatu zuten TVEkoek seriea eta, memoriak makur jotzen ez badit; bigarren katean ematen zuten) eta aitak etxean zituen B serieko nobela merkeek (espaizioko Estefaniak) eta Clarke eta beste idazle britainiar batzuen lanek sortu zidaten zaletasuna.
Urte hurrena aitzakia Verne leitu beharko nuke atzera. Heldutasuneko irakurgai bihurtuko al ditut?

posted by Inaki at 1:29 PM

1 Comments:

  • Bide beretik sortu zitzaidan niri ere zientzia fikziorako zaletasuna.
    Dena den musikak dexente lagundu zuen: Pink Floid, Tangerine Dream...
    Eta zorionez, gaur egun zinema dugu lagungarri ezinbestekoa. Gero eta filma hobeagoak burutzen ari dira, zientzia-ameslarientzako aproposak. Baten bat aipatzearren "Gattaca" filma azpimarratuko nuke. Zergatik? Telebistan ikusi berri dudalako. Gomendagarria benetan.

    (Aurrera, Iñaki, zure blogarekin. Gauza jakina da , baina zientzia eskuragarriagoa eskeintzea ez da lan makala. Askotan ez dago gauzarik poetikoena zientziak egunez egun gauzatzen duen "mirakuluak" baino)

    Agurrak Donostitik.

    By Anonymous Anonymous, at 11:37 AM  

Post a Comment

<< Home