Izarren hautsa: zientzia eta beste

2005-05-24

Gutenberg-en koloreak

Badira bi aste izarren hautsik ez nuela harrotzen. Ez pentsa utzikeria edo alferkeria izan deni; hari gehiegitik tiratu beharra baizik. Gauza interesgarri batzuk pilatu ditut egun hauetan: horien artean, Gutenbergek berak inprimatutako biblietan erabilitako pigmentuei buruzko berri bat. Izan ere, Gutenbergen bibliak ez dira famatuak tipo mugikorrez inprimatutako lehen liburuak izateagatik bakarrik, bertako irudien kolore bizi eta ederrengatik ere famatu ei dira. AEBetako eta Britainia Handiko zientzialari-talde batek Gutenbergek inprimatutako hainbat biblia aztertu dituzte Raman espektroskopia usatuz. Raman espektrokopian laser ahul baten bidez lagina argitatzen da eta sortzen diren espektroak aztertzen dira.
Gutenbergek 148 bat biblia inprimatu zituen eta egun 48 alek diraute munduan ia 600 urte pasa eta gero. Zientzialariek Londreseko British Museum-en dagoen Jurgi III.aren alea aztertu dute (ze ez dago ba, British Museum-en? Hau kasua ez bada ere, munduko arte-lapurrik handienak izan dira britainiarrak) eta Europan barreiatutako beste sei aleekin alderatu dute. Aspalditxotik liburua ilustratzeko baliatutako pigmentuek 9 kolore nagusi zituztela jakina zen, baina ez zen pigmentoen konposizio kimikoa ezagutzen. Raman espektroskopiak misterioa ia osorik argitu du. Gorri distiratsua zinabrioa da; horia, eztainu/berun horia (berun estanatoa, Pb2SnO4); beltza, ikatza; urdina, azurita (kobre karbonato basikoa); zuria, karea (kaltziko karbonatoa, CaCO3); oliba-berdea, malakita(kobre karbonato basikoa) eta berde iluna, berde-grisa (kobre etanoatoa). Ikerlariek ez dute hain garbi beste bi pigmento nagusiak zeintzuk diren. Urre-pigmentoa urre metalikoa dela uste dute eta gorri iluna landare edo intsektuetatik lortutako pigmentoa izan daiteke.
Ikerketa honek izan ditu ustekabeak. Adibidez, Alemaniako bi bibliek lazurita minerala daukate, oso mineral garestia beraz Jurgi III.a baino poltsa beteagoa zutenentzat eginak egongo ziren.

posted by Inaki at 10:45 AM

1 Comments:

Post a Comment

<< Home