Izarren hautsa: zientzia eta beste

2005-05-10

von Neumann-en makinak?

Bizitza estralurtarrari buzuko eztabaidetan, biziaren ubikuidadea ukatzeko erabilitako argudioetako bat zera dio: zibilizazio teknologikoki aurreratu batek von Neumann-en makinen bidez unibertsoa jada esploratua izango zukeela eta haren arrastoa ezagutuko genuela lurtarrok. von Neumann-en makinak beren burua errepikatzeko gai diren makinak dira. Alegia, robotez 'erditzeko' gai diren robotak. Argudioa baliagarria izan daiteke, baina erabatekoa ez dela nabarmentzekoa da, nahiz eta, aste honetako Nature aldizkarian argituratuko denari erreparatzen badiogu, von Neumann-en makinatxoa izan daitezkeena eraiki dute Cornell unibertsitateko ikerlari batzuk.
Makina sinple bat da. Kubo robotiko autonomoz osatuta dago. Kubo hauek beraien arteko konexioak ahultzen edo sendotzen dituzten elektromagnetoak dituzte, horrela egitura non apurtzen edo osatzen den mugatzen da. Kubo-egiturek bi 'elikatze-gunetatik' har ditzateke kubo gehiago. Hiru moduluetako robotak beren buru minutu batean errepika dezake.
Urrun gaude oraindik robot auto-errepikatzaileetatik. Bidea ibiliaz egiten da, hala ere!

posted by Inaki at 5:54 PM

3 Comments:

Post a Comment

<< Home