Izarren hautsa: zientzia eta beste

2005-06-22

Bizia, Marte eta terraformazioa

Lurrean atmosferan dagoen metanoak jatorri biologikoa du, esaterako hausnarkarien urdailetan sortutakoa. Inoiz irakurri dut, atmosferan dagoen metanoaren dentsitate-mapa bat egingo balitz, Indian gainean agertuko litzateke kontzentraziorik handiena.
Hori dela eta, Marten metanoa aurkitzea bizia dagoelaren seinale izango litzateke. Bakterioek sortuko lukete metano hori.
Dartmouth College Office of Public Affairs delakoaren bi ikerlarik Marteko metanoanoaren jatorria ez-organikoa izan daitekeela esan dute berriki Geophysical Research Letters argitaratutako artikuluan. Marten metanoaz gain beste bizi-adierazle batzuk bilatu beharko liratekeela gaineratu dute. Metanoa ez-organikoki sortzeko prozesua honela deskribatzen dute: karbono(IV) oxidoa disolbatuta duen ura olibino harriarekin harremanetan jartzen denean, hidrogenoa sortzen da eta horrek karbono(IV) oxidoarekin metanoa sortzen du. Olibinoa ugaria da Marteko gainazalean bestetik.
Terraformatzeko aukera izan liteke hau, ezta? Nolabait Marten dagoen ura gainazalera likido moduan eraman eta olibinoarekin erreakzionaraziz, berotegi-gas indartsua den metanoa sortuko genuke, Marteren tenperatuta handituko litzateke eta …

posted by Inaki at 8:34 AM

1 Comments:

Post a Comment

<< Home