marteko paisaiak: ilunabarra
Spirit zundak eginiko argazki eder honetan eguzkia horizontean ari da ezkutatzen. Printsesa ederrik ez dago, Burrooughs-ek amestu bazituen ere, ezta eguzkiari adarrak jartzen ari zaion Fedrik Brown-en matziano adarjolerik ere (Martzianoak kanpora!. Elkar). Ederra, alajaina!
NASAk gaur adierazi duenez, Ilargira itzuliko omen da gizakia hamar urte barru. Marterako bidean ala horren ordez? Lehen aukera nahiago nuke eta argazkikoaren moduko ilunabarraren lekuko izan
1 Comments:
Benetan polita. Eta, bide batez, Iñaki, berririk ba al da Marteren terraformazio aukerei buruz? (zientzia-fikzioaren azpigaietako bat azkeneko urte hauetan). Eta, kontu horretan sartuta, eta posible balitz, zein izango litzateke zure jarrera? Terraformazioaren alde, edo dagoen bezala uztearen alde?
By Anonymous, at 11:27 AM
Post a Comment
<< Home