Izarren hautsa: zientzia eta beste

2005-06-22

Eguzki-belaontzia eta hiru?

Abiatu zen Kosmos 1. Kukuak makur jo duela ematen du, satelitea galduta ematen baitu. Dena dela, Planetary Societykoak esperantzaren lehioa zabalik dute oraindik. Historia zuzenean hemen. Astronautikak santurik badu eta fededunak bazerate, kandela batzuk piztu edo otoitz egiozue, neronak, behintzat, ez dute balioko eta.

posted by Inaki at 4:00 PM

2 Comments:

  • Bada Arthur C. Clarke-ren ipuin bat liburu bati izena ematen diona: El viento del sol. Bertan kontatzen da espazioko estropada bat horrelako belaontziekin eta protagonistaren ontzia azkenean espazioan galtzen da, gero eta arinago, gero eta arinago...
    Irakurri nuenean zientzia fikzioa zen; gaur egun, zientzia.

    By Blogger jozulin, at 10:00 PM  

  • 'Beste ideia askorekin bezala, Arthur C. Clarke-k eman zien arrandia eguzki-belaontziei. Ez zen izan fikzioaren mundura eguzki-belak eraman zituen lehena, Cordwainer Smith-ek lehenago aipatu baitzituen The lady Who Sailored The Soul nobela laburrean'
    Goikoa idatzi nuen martxoko Elhuyar. Zientzia eta teknikan idatzi nuen Espaizoan Bolinara izeneko artikuluan, Kosmos 1 mintzagai zelarik.

    By Blogger Inaki, at 10:43 PM  

Post a Comment

<< Home