Izarren hautsa: zientzia eta beste

2005-07-19

UEU, bestelako garaiak

Aspaldiko partez eskolak eman behar ditut aurtengo UEUko Iruñeako ikastaroetan. Irunean ia hutsik egin ez badut ere, entzule edo antolaketa-lanetan ibili izan naiz urte askotan. Kimika eta ingurugiroa ikastaroan izango da eta hondakin solidoen kudeaketaz jardungo dut.
Askotxo aldatu dira garaiak orduz gero. Bi asteko jarduna astebetekoa bihurtu da, ikastaro asko bi edo hiru egunekoak izaten dira. Miarritzen eta Eibarren ere ikastaroak egin izanak giroa urritu egin du, dudarik gabe. Atzo, Andres Urrutiak eginiko sarrera-hitzaldi interesgarriaren osteko Luntxean, tristezia-puntua sartu zitzaidan garai bateko jendetza ez zegoela ikustean, edo geroxeago, jantokira sartzeko ilararik ez egotea. Ondo dago egoitzak ugaritza, baina uste dut Iruñea UEUko ikurra izanik, horixe nabarmendu beharko litzatekeela ikastaroetan ere. Ez da aurten gertatu. Datorren urteari begira aztertu beharreko kontua nire irudiko.
Zientziak, gainera, pisu txikia du aurtengoan. Inguratuta gautxedek! esango luke nire lagun teknofilo batek. Bi sail baino ez: kimika eta informatika.

Oporren buelta arte!

posted by Inaki at 10:46 AM

1 Comments:

  • Bestelako garaiak dira bai, baina ez da lo geratzeko tenorea.
    UEU guztion artean jarri beharko genuke iparra galdu gabeko norabidean.

    Informatika sailean adibidez, bi ikastaroak arrakastatsu suertatu dira. Beste ikastaro batzuk ere, Globalizazioa emigrazioa eta hizkuntza landu dutena kasu, jendetsuak izan dira.

    Garai berrietara egokitu beharra dago, eskaintza jendearen gustukoa eginez -jendearen partehartzea sustatuz...-

    Tresna berriak erabili, irudimenarekin erakargarri egin, konpententziarengandik ikasiz.... nik zer dakit zer.

    Militantziarako garaiak datoz! pentsatu nahi dut. Eta hemen ere behar da hori.

    patxi gaztelumendi
    http://gaztelumendi.org

    By Anonymous Anonymous, at 12:09 PM  

Post a Comment

<< Home