Izarren hautsa: zientzia eta beste

2005-09-07

Annus Mirabilis 2

Hirugarren egunean ari gara gaur. Egia aitortzeko kuluxkari bat edo beste ez egiteari nekez eutsi ahal izan diot. Hizlariek errurik ez! Bart berandu oheratu izana baizik. Kongresuaren antalatzaileak, hizlariak eta gonbidatuak bertan. Gonbidatuen artean Andoni Egaña. Postreetan bertsolaritzari buruzko erreportaia llabur baten ondoren, mikrofonoaren aurrean paratu zen. Bertso politak egin zituen Nobel saridunek botatako gaien inguruan. 'Zulo beltzak eta materia iluna' bota zion batek, txisparekin bukatu zuen lana, bertsolariak mahaian jartzen direnean jan eta edanean zulo beltzen modukoak direla bota zuenean. Xabi Paiak egin zion ingelezko itzulpena, oso ondo alajaina!
Jean-Marie Lehnek ez ditu teknologia berriaren baliabideak usatu eta gardenkiez eta proiektagailuz hitzaldi interesgarria eman du dotore. Kimikaria izanik oso gertu sentitu dut. Gustatu zait nola egin duen bere aurkezpena bera 'The matter that matters' arduratzen dela esan duenean goiean Rebolok esandakoari erreferentzia eginez. Materia konplexua zen bere gaia eta konplexutasuna lantzearen alde egin du nolabair 'nano'aren uholdeari konportak jarri asmoz
Dudley Herschbach hobe Kalifornian gelditu izan balitz. Txiklea ahotik ateragabeko ingeles moduko zerbaitetaz mintzatu zen, saiorik ere ez zuen egin ingeles azentu estandarragoa erabiltzen, oso errepestu gutxi erakutsita entzuleenganako. Hitzaldia bestetik astuna, haririk gabea, … laster deskonektatu dut.

posted by Inaki at 5:29 PM