Izarren hautsa: zientzia eta beste

2005-09-06

Annus Mirabilis

DIPCek Donostian Einsteini buru antolatu duen kongresuan nabil. Jendea erruz, bertakoak eta urrutikoak, gazteak eta ez hain gazteak. Zientzialari-konstelazio deigarria eta inportanteena mamia. Atzo irekiera-ekitaldian harrituta gelditu nintzen argazkilari- eta telebista-kamera tropelaren aurrean. Inoiz ikusi dudan handiena, alde handiz gainera, zientzia-ekitaldi batean. Ibarretxek ingelesek, ustekabe ederra txukun egin baitzuen. Ze ikasia badute Madril aldeko agintari elebakar hantuste horiek!

Atzoko Claude Cohen-Tannoudjik sarrera hitzaldi interesgarria eman zuen Bose-Einstein kondentsatuei buruz. Une batzuetan fisikoegia bertan bildutako gehienentzat eta bere ingeles azentu itxi eta bitxika ez zuen asko lagundu. Frantsesez egin izan balu, erosoago jarraituko genioke apika. Ideia bat atera nuen esandako guztiaren artean interesgarrien: Bose-Einstein kondentsatuen bidez lor litekeela, akaso, tenperatura handiko supereroaleen mekanismoa ulertzea.

Gaur goizekoan Denboraz aritu zaigu Alberto Galindo. Ez du gauza berririk esan. Astuntxoa iruditu zait eta, batzuetan, buruak ihes egiten ziola iruditu zait. Grafiti batean idatzitako denboraren definizioak interesatu nau: Denbora da naturaren moduan gauzak aldi berean ez gertatzeko.

Rafael Rebolo arin eta atsegin ibili da, baina ez du denbora ondo neurtu eta nire ustez, gauza ezagunetan gehigi luzatu da eta, ondorioz, interesgarrien gainetik azkar joan behar izan du: materia beltz edo energia ezkuatuaren gainetik esaterako. Materia arrunta unibertsoaren masaren % 4a baino ez ei da! Non dago Wally!

Amand Lucasen ama hizkuntza frantsesa albo batera laga badu ere, ingeles samur eta ulergarrian aritu da. Orain arteko hitzaldirik interesgarriena. Einsteinek higidura browndarraren mekanismoa azaldu bazuen ere, ez omen zuen inoiz mikroskopioan zehar begiratu nolakoa zen ikusteko!

Fernando Floresen hitzaldira piper egin dut, aitatasunaren ajeak! Rohrer-enera ez naiz joango. Atzen urteotan bi edo hiru aldiz entzun dut Rohrer nanoaz hizketan. Hizlari trebea eta atsegina da, baina too much nano!

posted by Inaki at 5:51 PM