Izarren hautsa: zientzia eta beste

2006-02-14

12 kilo

Nuklearraz idazten dudan estraineko aldia ez da eta, hain segur, ez da atzena izango. Kioto betetzearen aitzakian eztabaida nuklearra zabaldu eta energia-iturri horri etorkizunaren lehioa zabaldu nahi diote batzuren batzuk. Beraz, gaia joarratzen jarraitu behar izango dugu.

Nuklearraren negozioaren zati zikina gobernatzen duen Estatuko agentzia da Enresa. Izan ere, hondakin nuklearrak kudeatzen ditu. Arazo dira jakina, egoskorrenek milaka urte dirautelako aktibo eta hori egoki kudeatzea da industria nuklearrak iritzi publikoaren aurrean duen arazo larriena, berez kreatzen duen zalantza teknologikoaz gain. Ez dago oraindik teknologia seguru eta fidatzekorik.

Bien bitartean txapuza. Estatuan zentral nuklear bakoitzak bertan gordetzen ditu sortutako hondakinak. Enresak toki bakar batean bildu nahi ditu, errazago kontrolatuko eta zainduko direlakoan. Erakunde ekologistek hondakin lanjerosak errepide eta trenbideetatik garraiatzeak istripu-arriskua eta erradiaktibitate-isurtzeko perila asko emendatuko dutela diote. Bi aldeek dukete auzian arrazoia.

Alabaina, Enresa ez dabil geldirik. Biltegiaren diseinu-lanetan dihardu. Eta, lanik gaintzena dena, biltegia eraikitzeko toki baten bila. 'Ez nere etxeko jardinean!' efektua ez dute sortu nahi. Diskrezioa da lege. Indiskrezio bakarra zenbat ordaintzeko prest dauden: 12 kilo euro. Euromilioiaren lehen saria! Nork erosiko errifaren boletuak?

posted by Inaki at 9:58 PM

3 Comments:

Post a Comment

<< Home