Izarren hautsa: zientzia eta beste

2006-02-05

Bai sistema berria!

Eskolan eguzki-sistemak bederatzi planeta zituela ikasi genuen eta Saturno planeta bitxia zela eraztunak zituelako. Unibertsitatea bukatzear genuela Saturnoren bakantasun horrrenbestekoa ez zela eta eraztunak, edo eraztun-zatiak behintzat, ohizkoak direla gasezko kanpo-planeta erraldoien artean erakutsi ziguten Voyagerek eta enparauek. Duela hamar bat urte, sistemak planeta bat gal zezakeela jakin genuen, Pluton ez baitu, soberan ere, planeta izateko nahikoa pedigree, nahiz eta satelite baten jabe izan. Hor ibili da astronomoen arteko polemika, komunikabideetan batzuetan, jendearen solasean lantzean behin. Izan ere, grekoen alderrai horiek hain dira elkarren artean diferente! Lau lehenak, harritzarrak, txikiak eta satileteak urri. Ilargia, Deimos eta Fobos. Martek harrapatutako bi asteroide horiek satelite izena merezi al dute ordea? Asteroideen gerrikoa edo sortu ez zen planeta; lubakia gasezko erraldoiak baino lehen. Handiak, gasezkoak, eraztunak eta satelite-mordoa. Eguzki-sistema txiki bailiren. Edo horrela al dira? Planetak ala sutu gabeko izarrak? Beleike! Pluton gero, argi-puntu urrun baino ez dena; Karonte lagun. Harri puskak biak, inoiz sistemako objekturik urrunena, beste batzuetan atzen aurren, Neptunorik ohorea utzita. Zer ote? Kategoria berri bat orain arte gertutik ikusi ahal izan ez dugun planeta bakarra. Pazientzia horizontea ez dago horren paraje, urte gutxi batzuk baino ez.
Zientziak asko aurreratzen du eta Plutoni laguna aurkitu diote, Xena bataiatu dute. Hamargarrena omen. Zabaldu al zaigu eguzki-sistemako planeten nomina ala gutxiagotu? Xena Pluton baino handigoa izanik ateraraziko al du atzena planeten nominatik? Biok beste astro-mota baten lehen izango al dira? Ala berezitasunik ez eta Kuiper gerrikoko ale bi baino ez dira izango. Plutonek ez luke mendea beteko planeten kategorian eta Xena anekdota izango litzateke.
Zenbat planeta izango ditu gure iloben Eguzki-sistemak? zortzi? bederatzi? hamar? hamaika?

posted by Inaki at 9:43 PM

4 Comments:

Post a Comment

<< Home