Izarren hautsa: zientzia eta beste

2006-02-19

¡Santiago y cierra España!

Ez naiz gaur zientziaz arituko. Nire poliedroaren beste aurpegi batera lerratuko naiz. Hizkuntzez arituko naiz edo, hobe esan, hizkuntza txiki eta gutxiagotuek jasan behar ditugun laido, irain eta enparauez.

Aurreko batean, Real Academia (de la lengua) Española izenekoaren kide den Arturo Perez-Reverte idazle famautuak, Vocento taldeko egunkarien iganderoko aldizkaritxoan idatzitakoa sufritu behar izan genuen euskaldunok. Sekulakoak eta bi idatzi zituen 'Hondarribiako Udala' zioen zigilua zuen kartazala jaso zuelako. Erret akademia horrek, Perez-Reverte moduko 'intelektual fina' bere eserlekuetan jezarrita izatearekin nahikoa desgrazia zuela otu zitzaidan.

Gaurko 'El País'en Akademia bereko beste kide batek gaztelaniak Katalunian bizi duen arrisku egoerari buruz (sic) izkiriatutakoak leitu ostean pentsatu dut, erakunde horrek gaztelania garbitu, finkatu eta distirazi ordez, hobe izango lukeela lelo hori bere buruari aplikatzea eta hizkuntza baten defentsa beste batzuei erasotzearekin konfiditzen dutenei kaleko ateak zabaltzea.

Hara zer dioen, beste perlatxo batzuen artean, Francisco Rodriguez Adrados akademiko eta 'intelektual' finak. 'De ser parte de una nación grande, Cataluña pasaría a ser una especie de Albania' (ezaguna argudioa, ezta?).'Ni hay ya centros de enseñanza en castellano, ni misas, ni anuncios en los centros oficiales. El que no entiende el catalán (y a nadie le obliga a ello la Constitución – kasualitatez gaztelaniaz egitera behartzen gaitu beste batzuk–) se siente perdido. Angustiado'. 'Un poco más y Cataluña dejará de ser el primer centro editorial en español, de una vida culta múltiple. Se aislará del mundo científico (ez zait iruditzen Israelgo edo Herbeheretako zientzialariak mundutik berezita bizi direnik, esate baterako). Probocará rechazos destestables. ¡Qué desgracia! Todo un récord en la historia de la persecución lingüística (el País Vasco y Galicia se le acercan). Hori azala! Garbi dago fusilak norantz jarriko den hurrengoan.

Betiko erretolika da, badakigu. Ez genuke harritu behar! Alabaina, gaztelania ere maite dugunok nekez entendi dezakegu gaztelau horien kultur inperialismo mingarria.

posted by Inaki at 7:40 PM

8 Comments:

Post a Comment

<< Home