Izarren hautsa: zientzia eta beste

2005-07-19

UEU, bestelako garaiak

Aspaldiko partez eskolak eman behar ditut aurtengo UEUko Iruñeako ikastaroetan. Irunean ia hutsik egin ez badut ere, entzule edo antolaketa-lanetan ibili izan naiz urte askotan. Kimika eta ingurugiroa ikastaroan izango da eta hondakin solidoen kudeaketaz jardungo dut.
Askotxo aldatu dira garaiak orduz gero. Bi asteko jarduna astebetekoa bihurtu da, ikastaro asko bi edo hiru egunekoak izaten dira. Miarritzen eta Eibarren ere ikastaroak egin izanak giroa urritu egin du, dudarik gabe. Atzo, Andres Urrutiak eginiko sarrera-hitzaldi interesgarriaren osteko Luntxean, tristezia-puntua sartu zitzaidan garai bateko jendetza ez zegoela ikustean, edo geroxeago, jantokira sartzeko ilararik ez egotea. Ondo dago egoitzak ugaritza, baina uste dut Iruñea UEUko ikurra izanik, horixe nabarmendu beharko litzatekeela ikastaroetan ere. Ez da aurten gertatu. Datorren urteari begira aztertu beharreko kontua nire irudiko.
Zientziak, gainera, pisu txikia du aurtengoan. Inguratuta gautxedek! esango luke nire lagun teknofilo batek. Bi sail baino ez: kimika eta informatika.

Oporren buelta arte!

posted by Inaki at 10:46 AM | 1 comments

2005-07-08

Sciencek 125 urte!

Ez da marka makala! Zorionak! Seguruenik kaleko jendeari galdetuta aldizkari zientifiko baten izena emateko, ematen duten gehienek Science edo Nature aipatuko luketela. Bi aldizkari horiek ez dute soil-soilik lortu komunitate zientifikoaren baitan bertan argitaratu nahi izatea lanaren kalitatearen adierazgarri delako, kaleko jendeak eta komunikabideek ere erreferentzia moduan hartzea ere erdietsi dute.
Science edo Naturen argitaratzea ospe mediatikoa ekar zaitzake, alor batzuetan bereziki, astrofisikan, ekologian, ingurugiroan, paleontologian, genetikan, etab. Pentsa gure artean komunikabideetako berri izaten da euskal ikerlariek Science edo Naturen lan bat argitaratu dutela! Ez da, ordea, berri Journal of The American Chemical Societyn edo Macromoleculesen argitaratzea nahiz eta alorreko aldizkari ospetsuenak izan. Science eta Naturek lortu dute komunitate zientifikoaren esparrua gainditzea, batetik, marketing-lan egoki baten bidez, esaterako, komunikabideei argitaratu aurretik hurrengo alearen edukien berri zehatza eta landua emanez eta, bestetik, ikerketa-lan mamitsuak argitaratzeaz gain dibulgazio zientifikoa ere egiten dutelako. Beren orrialdeetan aditua ez den irakurle interesdunak topa lezake informazio landu eta lisarigarri asko zientziaren garapenaren nondik norakoak ezagutzeko. Ez da ahaztu behar, dena den, aldizkari generalistak direla eta horrek esparrua asko zabaltzen du.

posted by Inaki at 10:14 AM | 1 comments

2005-07-06

Deep Impact eta Kosmos 1

Egun batzuren buruan batak loria eta besteak porrota. Egia esan aukeran eman izan balidate Deep Impacten eta Kosmos 1en artean aukeratzeko jakinaren gainean egonda batek bakarrik izango zuela arrakasta, hain segur, Kosmos 1 aukeratuko nukeen. Zergatik? Ez dakit oso ondo esplikatzen; akaso, erromantizismo-puntua da, baina baliabide txikirekin balentria ederra egin behar zuen Kosmos 1ek; bazuen abentura-kutsua ere; gogora ekartzen zuen zientziaren alde erromantikoa Verneren eleberrietan aurki daitekeenna.
Esaera zaharrak dio 'txikerrak handia bentzi leidi; asmoz eta jakitez'. Asmoa eta jakitea izan dute Planetary Societykoek, patuak makur jo ditu ordea.
Segidan Louis Friedmann-ek elkarteko kideoi bidali digun gutuna transkibatzen dizuet interesgarria delakoan.

Dear Members,

We, here at The Planetary Society, are absolutely
energized. The surging support for our solar sail
project from people around the world left us gratified
and so far exceeded our expectations that there is no
way we can call the Cosmos 1 mission a failure.

Still, we can't help but feel profound disappointment
that we never got the chance to test our spacecraft.
The Russian Volna rocket failed in its first stage,
and while we have some tracking data indicating that
our spacecraft may have made it into orbit and even
worked briefly, it would have been a badly wrong orbit,
one that would have caused the spacecraft to re-enter
quickly.

Even as I write this, scientists and engineers in both
the United States and Russia are looking at that tracking
data to establish the fate of Cosmos 1. In Russia, a
commission is being formed to investigate the launch
failure. As we learn the results of these investigations,
we will keep you posted.

Now is not the time to think about what might have been.
We still have a list of accomplishments to be proud of.
We built the first solar-sail spacecraft, one that may
have reached orbit in working condition and ready for its
mission. We conducted the first space mission by a privately
funded space-interest group. With very limited resources,
we created an international partnership of experienced
scientists and engineers who worked together toward an
extraordinary goal. We built a private partnership with a
science-based entertainment company, Cosmos Studios,
based on a shared vision of the value of exploration. We
engaged national space agencies - notably NASA - and won
their respect, then spurred on their programs in solar sailing.
And we certainly captured the public's imagination and
passion for exploring space.

I am proud of our Planetary Society team, Cosmos Studios,
and the spacecraft manufacturers the Lavochkin Association
and the Space Research Institute.

Right now, I want to take a moment to thank each and
every member of The Planetary Society - you made it happen.
I am deeply impressed with the depth of support our members
gave Cosmos 1. It buoyed my spirits when I had to confront
the loss; and it should lift all of us - in The Planetary
Society and everywhere on Earth - to think about what we
can still accomplish, and to set our sights on our next
goal in space.

Together, we make a difference. The exploration of space
becomes not just a symbol of the reach of human endeavor,
but a motivation to create a positive future -
here and on other worlds - for humankind.

Thank you,

Louis Friedman
Project Director, Cosmos 1,
and Executive Director, The Planetary Society

posted by Inaki at 9:22 AM | 1 comments