Titan
Udako hasiera honetan zientzia fikziozko eleberri mardul bat leitu dut. Mardula diot, nobelagintza anglosaxoian ohizko diten totxo horietako bat delako: 580 orrialde letra txikian. Stephen Baxterrek idatzia, Titan du izenburua. 2004ean kokatzen da akzioaren hasiera: Cassini-Huygens zunda Titan inguruetara iristen ari da, Columbia transbordadorea Nazioarteko Estazio Espazialetik bueltan dator eta lehen taikonauta, emakumezkoa bide batez, Lurra orbitatzen ari da. Fikzioan, Cassini-Huygensek helburua primeran bete egiten du, taikonauta bizirik itzultzen da Lurrera, baina Columbia susko bola bihurtzen da lurreratzean. Errealitatean, lehena 2004ko abenduan gertatu zen, taikonautak 2003ko urrian espazioratu ziren lehen aldiz Shenzhou III ontzian eta Columbia suzko bola bihurtu zen atmosferan 2003ko otsailaren 1ean. Eta? pentsatuko du irakurleak honaino iritsia. Ba,… eleberria 1996n idatzita dagoela.
Igarlea al da idazlea?
Ez printzipioz, logika baten barruan kokatzen baita eleberrian desbribatutakoa. Baxterrek, narrazioan erakusten duenez, oso ondo ezagutzen ditu espazio-esplorazioa eta -teknologia, beraz, Cassini-Huygensen eta Txinaren balentria aurreikustea horren ondorioa da. Columbiaren hondamendia aurreikusteko, nahikoa izan daitezke jakintza hori eta zorte apur bat hondamendiren bat jasan zezakeen hurrengo transbordadorea zein izan zitekeen asmatzeko.
Kezkagarriagoa da, ordean, Baxterrek egin zuen beste igarkizun bat. Izan ere, geopolitikan espazio-teknologian bezain jantzia baldin badago… Etxe Zurira Texasko politikari kristau fundamentalista eta antizientifiko bat iritsiko dela esaten du eta zer da, baina, George Bush? Urtea ez du asmatu, 2004an kokatzen baitu gertakaria. Dena dela Bushen sosia horren politika olkarkorrak, badu AEBetako presidentearenarekin antza eta jardun horren ondodorenak eleberrian deskribatzen direnak fortunatzen badira, ez duzu irakurle pentsio-planarekin, pisuaren hipotekarekin edo etorkizunarekin arduratu behar. Onen onenean, negu nuklearrari aurre egiteko prestaketak egiten hasi.
posted by Inaki at
8:19 AM
|
4 comments