Izarren hautsa: zientzia eta beste

2006-07-07

Harri berean bi bider

Gizakia ei da harri berean bi bider estropezu egiten duen animalia bakarra. Ondorioz, gizakion obrak ere ez dira akats horretaz libre. Donostia-Gipuzkoa Kutxa ez behintzat. Miramon Zientziaren Kutxaguneko zuzendari berria aurkeztu dute oraindik orain. Aurrekoa ez zen euskaraz egiteko gai, ezta oraingoa ere.

Euskara tarte hipokresia eta utzikeria franko gure erakunde askotan. Euskararen alde dago Kutxa jakina, Bertsolari Txapelketa Nagusia babesten du besteak beste. Euskal kultura jatorra! Zientziak eta teknologiak ez dute itxuraz merezi euskaraz jarduteko gai den Kutxaren ordezkaririk. Euskarazko ikus-entzunezko komunikabideek ezin izango dute zuzendari hori elkarrizketatu; horientzat galera, suposatzen delako pertsona horrek kargu hartu duenez zeresan interesgarririk izango duela. Kutxagunera doazen milaka haur euskaldunek gaztelaniaz entzun beharko dituzte pertsona horren azalpenak. Eskolak ez duela euskalduntzen entzun beharko dugu gero! Inguruneak eta estereotipoak ez al dira inportante?

Ez nau gertaerak asko harritzen egia esan. Kutxaren beraren izaerari lotutako zerbait dela iruditzen zait. Aurreko zuzendari nagusiak ez zuen euskaraz egiten eta oraingoak egiten duenik ez dakit; ez dut ez dakienik esango, baina ez diot inoiz euskaraz
entzun bere agerpen publikoetan.

Kutxaren nagusia ez da nazioarteko kapitala edo magnate urrunekoa bat zuzendaritza-karguetarako euskarari bigarren mailako garrantzia emateko. Guk gerok, baizik, gipuzkoarrok gara, gure erakunde publikoen bidez, Kutxaren nagusiak. Horrelako erabakiak hartuta egoki zerbitzatzen al ditu Kutxak Gipuzkoako gizartea eta bere nagusiak? Ez jakina, gipuzkoar gehienak euskaldunak garelako, museoa bisitatzen dutenak bereziki.

Administrazio publikoko arduradunek balukete zeresanik!

posted by Inaki at 3:22 PM

7 Comments:

Post a Comment

<< Home