Izarren hautsa: zientzia eta beste

2006-06-03

The Inconvenient Truth

Komeni ez den egia ei da Al Gore AEBetako lehendakariorde ohia predikatzen ari dena. Misiolari lanetan dabilkigu Al politika utzi eta gero. Agi denez, arrakasta, ospe eta onespen handiagoa lortzen ari da zeregin horretan aurrekoan baino. Energia-zarrastelkeriaren herrian, aldaketa klimatikoaren egia ari da zabaltzen. Ez da lan makala, Kiotoz eta gainerakoaz barre egin duen estatu batean edo presidenteak aldaketa klimatikoa hainbat zientzialariren asmakuntza dela uste duen toki batean. Lobbyen paradisuan energiaren lobbyak duen indarra ahaztu gabe.

Zeregin horretan Al Gorek The Incovienent Truth liburua eta filma bultzatu ditu. Bion sustapen-kanpainan dihardu orain. Weborriarekin topo egin dut –egia esan Amazonen bidez etorri zait, inoiz bertan ingurugiro-libururik erosi izan dudalako. Interesgarria gunea. Hagitz yankeea apika. Alta bada, eraginkorra dateke. Promozioaz gain, jendearen kontzientzia pizteko bideak eta kontzientzia lasaitzeko kontseiluak. Ikasteko asko, mamiaz zein azalaz. Azala inportatea baita produktua saltzeko eta nago, sarritan, ingurugiroaren defentsarako gure taldeen diskurtsoaren eta eginen azala ez ote den latzegia.

posted by Inaki at 4:30 PM

3 Comments:

Post a Comment

<< Home