Izarren hautsa: zientzia eta beste

2006-05-12

Elektrokimikarik ez eta…

Harroputz xamar izaten gara gizakiok eta, sarri, gu bizi dugun aro hau teknologiaren eta zientziaren aroa izanik, gure aurretik ezer ez dela egon pentsatzeko joera izan dezakegu. Arkeologiak ustekabeak ematen ditu eta hori horrela ez dela erakusten digu. Horren erakusgai bi aurkitu ditut aste honetan komunikabideetan.

Donostian izan da Walter Alva, Sipango hilobiaren aurkitzailea, Aranzadik gonbidatuta hitzaldi bat ematen. Sipan aurkikuntza arkeologiko oso inportantea izan da, gaurko Perun K.o. I. eta IV. mendearen artean garatu izan zen motxika zibilizazioari buruzko informazio oso ona eman duelako: kultura, teknologia, antolaketa, etab. Waler Alvak hauxe dio, besteak beste:

En Sipán hay también una extraordinaria información sobre tecnología metalúrgica. Por ejemplo, esta gente logró la proeza de dorar el cobre con una capa muy fina de oro, con el mismo resultado que el sistema electrolítico que se inventa en Europa en el siglo XVIII.

Maiatzeko Elhuyar. Zientzia eta teknika aldizkarian, bestetik, kristo aurreko txanpon faltsu baten istorioa kontatzen dute. 1948 Gallipollin aurkitutako txapon bat zilarrezkotzat jo zen harik eta 2003an zilarrezko geruza mehe bat zuen berunezko pieza zela konturatu ziren. Ondo eginiko maula jakina. Lanaren fintasunak zientzialariak harritu zituen, prozesu elektrolitikoetan lortutako emaitzen parekoa lortu baitzuen aintzinako iruzurgileeak. Oraindik orain, aurkitu dute iruzurra nola egin zuten. Elektrokimikaren ezean erreakzio kimikoak baliatu zituzten beruna gainestaltzeko eskura zituzten elementuekin: kobrea, ozpina, zilar-gatzak eta pixa.

Motxikek nola egin zuten urrearen gainestaldura ez du Alvak esplikatzen, baina goiko elementuen parekoak izango ziren, hain segur.

Xalotasun lezioa, alafede!

posted by Inaki at 8:14 PM