Izarren hautsa: zientzia eta beste

2006-03-09

Jesus Altuna

Atzo Aranzadi Zientzi Elkarteak urrezko domina jarri zion Jesus Altunari, euskal ikerketaren erraldoietako bati. Asko eta ugariak dira Jesusen merituak, Jose Migel Barandiaran eta egungo ikerlarien arteko zubilana egiteaz gain, Munibe aldizkaria lehen mailara eraman du zientzia-aldizkarien artean eta urte luzez Aranzadi Elkartearen lemari eutsiz elkartea erreferentzia bihurtzen lagundu du. Zorionak Jesus.

Gure euskarazko egunkari bakarrean fotoberria baino ez da izan ekitaldiaren informazioa. Pena damait, baino asko harritu ez ikusita aurreko egunean Euskadi Ikerketa Sarien berria laburren zakuan galduta agertu zela.

posted by Inaki at 9:21 AM

7 Comments:

Post a Comment

<< Home