Izarren hautsa: zientzia eta beste

2006-03-03

Testak animaliengan?

Saio klinikoak eta bestelakoak animaliengan egiteari buruz, animalia horiek bizi diren baldintzei buruz, jasotzen duten tratuari buruz eztabaida luzea eta, sarri, mingotsa egon da, bereziki herri anglosaxoietan. Gurean, animalien defentsaren aldeko taldeak egonik ere, pisu sozial txikiagoa dute eta, askok zezenketa baztertzea baino ez dute helburua eta eztabaidak apenas izan du oihartzuna. Herrialde anglosaxoietan indar handia dute, kanpaina izugarriak egiten dituzte, tamalez, indarkeria erabilita batzuetan edo gehiegikeriak eginez beste batzuetan (adibidez animaliak askatuta. Estatuan gertatu dira horrelakoak granjetako bisioiak askatuta eta horrek kalte ekologiko handia eragiten du. Granjetako bisoi amerikarrak lehia egiten baitio eta baztertzen baitu bertako ur-ipurtsa edo bisoi europearra) Egiatan erakunde horien lanaren ondorioz, gizartearen pertzeptzioa animaliengan testak eta saioak egitearen inguruan aldatuz joan da. Duela hamarkada batzuk inork gutxi kuestionatzen zuen test horiek egitea. Ohizkoa zen emakumeen edertasun-produktu berriak animaliengan frogatzea beren toxizitatea edo eragina ikusteko. Zorionez, horietako praktikak baztertuz joan dira eta animaliak tratatzeko protokolo zorrotzak jarri dira testa zertarako, noiz eta nola egin zehazten dutenak, animalien bizi-baldintza egokia ziurtatzen dituztenak, etab.

Alabaina, askok ez dira horrekin konfomatzen eta animaliengan egiten diren testak baztertu eta debekatu behar direla diote. Ez nago ni jarrera horrekin ados. Animaliekin egiten diren saioak eta enperauak behar-beharrekoak izan daitezke esaterako teknika kirurgiko berri bat garatzeko edo gene-terapia bat saiatzeko etab. In vivo egiteko saiakerak ezin baztertuzkoak dira oraindik. Animaliengan egiten ez baditugu, gizkaiongan egingo al ditugu? Ez zaizue idea laket, ezta?

Aldekoen eta kontrakoen borrokak itzulinguru interesgarri bat izan du Ingalaterran. Oxforden ikerketa biomedikorako laborategi bat egin nahi dute eta, jakina, bertan animaliekin testak egingo dira. Horren kontra animalien defentsarako taldeak altxatu dira eta manifestazioak eta antzekoak egin dituzte proiektua geldiarazteko. Honaino berririk ez. Estrainekoz metodologia bera usatzen dutenak oldartu zaizkio animalien defentsarako taldeei eta Laurie Pycroft izeneko 16 urteko gazte batek, azpiegitura horren defentsa egiten duen weborri bat sortu du eta defentsa-talde bat antolatu. Jada, aldeko lehen manifestazioa egin dute.

Gizarte zibilaren erantzuna da jakina. Orain arte ohizkoa izan ez den norabidean. Azpiegiturak direla eta, ohituta gaude, horren edo haren kontrako plataformak ikustea, gurean makina bat, askotan arrazoi guztiarekin. Ikusiko al ditugu gurean halakoaren edo bestelakoaren aldeko plataformak sortzen, errausketaren aldekoak esaterako? Ez bide gaude urrun San Markosko zabortegiaren usainaren aurka kalera atera direnak ez lukete askorik behar,akaso, errausketaren alde ateratzeko.

Gizarte zibila anitza da, gizartea bera bezala zorionez.

posted by Inaki at 5:56 PM

6 Comments:

Post a Comment

<< Home