Izarren hautsa: zientzia eta beste

2006-03-08

Zorionak Txema

Zorionak bai Txema lortu duzun Euskadi Ikerketagatik. Laugarrena zara Kimika Fakultatean sari hori jasotzen duena. Bada markar, eman diren 7 Euskadi Ikerketa Sarietatik 4 gure fakultatean gelditzea! Zeozer adierazi nahiko du horrek. EHUren ikerketaren % 10a etxe horretan egiten da. Ikasleak gero eta gutxiago dituzue. Etorkizuna ez da urre kolorekoa. Zeinek hartuko du zuen ondorengoa? Ez dago soilik zure eta zure lankideen esku egoerari buelta egitea. Alabaina, irudipena dut loak hartu zaituela. Hasiera batean ez zenioten zuen garrantzia eman ikasle-kopurua urritzeari. Konturatu zaretenean, beranduegi, akaso.

Irakasle izan zitundan, Kimikako 5. urtean, 1979-80 ikasturtean zen hori. Oso gaztea zinen, zure ikasleak baina bost bat urte zaharrago edo. Elkarrekin ibiltzen ginen basoerditan. Gutariko beste bat zinen horretan. Azterketa-gelan bestelakoa ordea. Gelako guztiak suspenditu zenituten hura gogoan al duzu? Datu falta ebazterik ez zegoen problema bat medio. gure artean hizketan hasi ginen. Zuk jarrera gogorra hartu, neroni gelako delegatua. Eztabaidatu genuen franko. Zu egoskor eta guk beste azterketa bat egin beharra. Bizitza badakizu. Gerora lankide izan ginen, futbito ekipokide eta zu curriculuma pilatzen egoskorkeria hura medio.

Zorionak Txema. Atzo Mariaje emazteari eta zure lankideari esan nion bezala, 'falta zitzaiona Bilbo ondoan jaiotako bati!'

posted by Inaki at 10:45 AM

2 Comments:

Post a Comment

<< Home