Izarren hautsa: zientzia eta beste

2006-04-14

Gora Errepublika!

Espainiako II. Errepublikak 75 urte gaur. Euskal Herrian aldarrikatua, Espainiakoa izanik ere. Aitzindaritza puntua badugu euskaldunok: gorririk gorrienak, karlistarik karlistenak, liberalik liberalena eta txaketerorik txaketeroena eman izan ditu herri honek. Geneetan eroango dugu.
II. Errepublika gauza ona izan zenik ezin uka, Espainiako jauntxokeria apurtzera etorri zen iraultza modukoa izan zen. Iraultza guztiak bezala, gehiegikeriak barne. Gaurko ikuspegitik nekez onar daiteke elizak erretzea, adibidez, baina ordukotik, hierarkiaren jokabide beltz eta herriaren kontrakoa kontuan hartuta erreakzio naturaltzat jo zitekeen. Eskubide sozial eta demokratikoak zabaldu zituen. Berandu izanik ere, autonomia eman zitzaion Euskal Herriari.
Errepublikak faszismoa garaitu izan balu, non egongo ginateke gaur? Atzen urteotako gaztaka latza ez genukeen sufrituko; ondorioa ez zatekeen Xabier Kintanak Ukronia ipuinean deskribatutako sabinismoa. Hain segur, Europa mendebaldeko errepublika arrunt normala izango ginateke eta, apika, 25en Europaren sortzailetakoa.
Gora euskal errepublika!

posted by Inaki at 7:03 PM

4 Comments:

Post a Comment

<< Home