Izarren hautsa: zientzia eta beste

2006-03-19

Aukera

Aukera ei da ingelesezko opportunity berbaren ordaina. Izpiritu bereko hitzak dira parada, beta, abagune edo okasio. Ez dezagun, bada, parada gal Spiritez eta Opportunityz berritzeko. Berrian leitu dudanez herren dabil Spirit, ezin dunetako maldan gora egin bateriak eguzki-galdatan kargatzera (bidenabar, horretan badu antzekotasuna gure gatazkarekin), sei errobedetako bat ez dabilkio eta. Jaki faltaz ahul ordu beteko lana egiteko beta baino ez du.

Marteko ekudadoretik gertuago pausatu zen biki Opportunity eta okasioa ez du alperrik galtzen utzi. Eguzkiarekin goxo-goxo, gurpil guztiak lanean, handik hona dabil, airos, zientzialariak datu oparoekin itoaraziz.

Hiru hilabetge luzatuko omen zen bi ibilgailu robotikoen lana, bi urte joan dira eta biak beharrean jarraitzen dute. Ez dezadan abagunea pasatzen utzi espazio-misio txiki, merke eta eraginkorren loria kantatu gabe. Alde ederra duela egun batzuk hizpide izan genuen Nazioarteko Estazio Espazialarekiko. Haiekin zientzia egiten ari dira, jakintza sakondu eta zabaldu, Marteren irudia osatzen; bestearekin politika nagusiki.

posted by Inaki at 10:32 PM

6 Comments:

Post a Comment

<< Home