Izarren hautsa: zientzia eta beste

2006-03-23

Su-etena

Pozik nago egia esan. Bazen garaia bestetik! Egia esan atzo sentitu nituenak eta 98an sentitu nituenak ez dira sentsazio berdinak izan. Atzoko ilusioa ez zen duela zortzi urtekoa. Zuhurrago hartu nuen. Mesfidatiago akaso. Hau izango al da benetakoa? Egiatan al da bueraren hasiera? Diferentzia, apika, hau iragarritako su-etena izatea liteke, 98ko, ordea, ustekabekoa zenean. Edo urratsa egiteko ETAk beste erremediorik ez zuela, herri honek, gizarte honek, ezin zuela gehiago itxaron. Esperantzari lehioa zabaldu zaio, ez dezatela itsukeriaren eta harrokeriaren enbata itxi.

Iraunkorra da su-etenak; etenik ez duela izango ulertzen dut nik, betierekoa izango dela hain justu; baina, jasangarria ere izan behar du, jasangarritasunaren alde ETAk, Espainiako gobernuak eta agente politiko eta sozialek egin behar dutelarik.

posted by Inaki at 9:42 AM

10 Comments:

Post a Comment

<< Home