Izarren hautsa: zientzia eta beste

2006-05-25

Buztinezko oinarriak? (Izarren Hautsa, 1999-11-02)

Zorionak Ikerlan. Hogeita bost urte epe laburra dela ematen du, baina gauza asko alda daitezke tarte horretan. Horrelaxe jazo zaio Euskal Herriko ikerketari.
1974ean larratza zen gure ikerketa. Ez dago zertan harriturik. Unibertsitate-tradizioarik ez genuen. Euskal unibertsitariak Espainian sakabanatuak eta bertako fakultate eta eskolak jaio berriak.
Egoera horretan eratzen hasi ziren eratzen gure ikerketa-sistemaren bi zutabe nagusiak: ikerketa-zentroak eta unibertsitatea. Gure arduradun politikoek erronkari eutsi eta zientzi sistema baliabidez hornitu zuten.
Gaur, lehen mailako ikerlari eta zientzialariak dauzkagu. Alabaina, egindakoa ez da aski. Gure artean zientzia eta teknologiari esleitutako BNParen zatiak Espainiakoa gainditzen badu ere, ez gara, oraindik, Europako estatu garatuen kopurura iritsi.
Alta, euskal ikerkuntz sistema arriskuan dago epe ertainera. Izan ere, Unibertsitateko ikerketak buztinezko oinarriak ditu ikerlarien adin-piramidea oso laua delako. EHUn ari diren ikerlari gehienak 15 bat urteko adin-tartean kokatzen dira. Gazteak dira oraindik, etorkizun oparokoak, baina zer jazoko da urteak pasa ahala? Unibertsitatean ikerlari izateko irakasle izan behar da lehenik. Egun, irakasle berriak apenas kontratatzen dira; demografiak ez du ematen eta daudenak urruntxo daude, oro har, jubilaziotik. Laster, ikerketaren abioa doktoregaien kargu egongo da nagusiki; gerora unibertsitatean lanbiderik izango ez dutenak, bidenabar. Etorkizunik ezean, ikerketak erakargarritasuna galduko du lizentziatu berrien artean eta dokoregaiak urrituko dira. Halaber, ikerketa-buruen eta oinarrizko ikerlarien arteko leizea, adinez zein esperientziaz, gero eta handigoa izango da. Ikerlari-belaunaldien ordezkapen orekatua ez da segurtatuta egongo. Oraingo ikerlariak jubilatzen direnean ordezkoak esperientzia txikikoak eta oso gazteak izango dira. Ondorioz. ikerketaren kalitateak larrutik ordainduko du.
Hori saihesteko bideak pentsatzen hasi behar dira jada. Euskal ikerketa-sisteman odol eta ideia berriak etengabe txertatzeko bideak landu behar dira. Donostia Intenational Physics Center delakoaren modukoak eratzea izan daiteke bat.

posted by Inaki at 9:49 AM

3 Comments:

Post a Comment

<< Home