Izarren hautsa: zientzia eta beste

2006-05-13

Zientzia eta itzulpena

Amaraunean nabigatzen iritsi naiz NASAren gaztelaniazko webgunera. Han artikulu baten tituluak erakarri nau eta leitzen hasi naiz. Einsteinek bikien paradoxan biologia kontuan ez zuela hartu gaitzat du eta espaziora doan anaia gazte iraun ordez lehenago zahartu ahal dela Lurrean gelditutakoa baino. Testuak itzulpen-kutsu handia zuen eta halako batean parrafo hau topatu dudanean, pentsatu egin dut 'itzulpen automatikoa ote?'

Obtuvimos el sorprendente resultado de que las partículas de hierro son mucho más dañinas para los telómeros que los rayos gamma", dice Cucinotta, quien sugiere que esta diferencia puede obedecer a un camino de daño más ancho para los núcleos de hierro.

Ingelesera atzera ekarri dut azpimarratu dudan camino hori: 'pathway', hain segur. Bidea, bai, baina, ulergaitza camino de daño hori. Zer esan gura ote? Ingelesezko bertsiora jo dut eta hara:

"We had this surprising result that iron particles are much more damaging to telomeres than gamma rays," Cucinotta says. He suggests that this difference might be due to the wider path of damage caused by iron nuclei.

Gaztelaniazko bezain ulergaitza. Aurrerago joanda aklaratu dut telomeroa kiribiletan antolatuta dagoela eta gamma izpiek alde batetik bakarri eraso egin dezaiotela eta burdin nukleoak, aitzitik, bi aldeetatik.

Itzul gaitezen harira. Izan ere, artikuluaren bukaerara ailegatu naiz eta kredituekin egin dut topo. Itzultzaile batzuen izenak agertu dira. 'Itzulpen automatikoaren moldatzaileak!' pentsatu dut nik. Beheraxeago, beste testu hau: Este texto fué traducido al español con ayuda de Astroseti.org. 'Itzulpen automatikorako baliabideren bat?' neroni egoskor. Klikatu egin dut. Astroseti-ren weborrira iritsi naizenean, izenak ederki ondo adierazten duen legez (astro + SETI), astronomia eta enparauekin maitemindutako batzuen webgunea dela ohartu naiz. Kaiku halakoa!

Kuriosoa da Astroseti talde hau. Izan ere, lukuru asmorik gabeko elkarte bat da, nolabait, astronomia, astronautika, astrobiologia eta gainerakoen alorrean zientziaren dibulgazioan engaiatuta dagoena. Bere lanen artean, ingelesezko hainbat webgune gaztelaniaz ipintzea kokatzen da; NASAkoa tartean. Horretarako boluntarioz osatutako sarea dute itzulpenak gratis eta amorez egiten dituztenak. Lan ederra benetan. Euskaraz horrelakorik egiterik izango al genuke? Linux lokalizatzeaz gain ez dut ezagutzen, gurean antzeko lanik egin duenik. Wikin jardutearen antzekoa izan daiteke. Pentsatzeko zerbait izan daiteke.

Bartzelonan du egoitza Astrosetik, katalanaren arrastorik ez ordea. Hau paradoxa!

posted by Inaki at 12:37 PM

3 Comments:

Post a Comment

<< Home