Izarren hautsa: zientzia eta beste

2006-06-08

www.msichicago.org/

Amaraunean kuxkuxeoan nenbilen atzo eta horrelako batean, garai bateko oroitzapenak gogora ekarrita, Chicagoko Zientzia eta Teknologia museoaren webgunera jo nuen. Izan ere, duela hogei bat urte bisitatu nuenean inpresio handia egin zidan eta ikusi ditudan zientzia-museoen artean sailkapenaren goi-aldean jarriko nuke.

Orrialde nagusia zabaldu eta mosaiko batean Euskaltel txirrindulari-taldearen kide baten argazkia. Hara, bada! Zer ote? Frantziako tourrari buruzko film baten iragarpena. Filma txirrindulariek egin beharreko ahalegin fisikoari buruz jakina, ez Armstrong-en enegarren tourra irabaztearen balentriaz.

Kuriosoa behintzat bada, Zamudioko enpresak babestutako taldea aukeratzea irudi moduan. Mailotaren kolore deigarria? Euskaltelen marketin-arduradunen abilezia? Su-etena egotearen ondorioetako bat? ala kasualitate hutsa?… Nork daki?

Txirrindulari nor den ez du identifikatzerik izan. Baten batek lagunduko balit,…

posted by Inaki at 9:42 AM

5 Comments:

Post a Comment

<< Home