2005-06-22
Bizia, Marte eta terraformazioa
Hori dela eta, Marten metanoa aurkitzea bizia dagoelaren seinale izango litzateke. Bakterioek sortuko lukete metano hori.
Dartmouth College Office of Public Affairs delakoaren bi ikerlarik Marteko metanoanoaren jatorria ez-organikoa izan daitekeela esan dute berriki Geophysical Research Letters argitaratutako artikuluan. Marten metanoaz gain beste bizi-adierazle batzuk bilatu beharko liratekeela gaineratu dute. Metanoa ez-organikoki sortzeko prozesua honela deskribatzen dute: karbono(IV) oxidoa disolbatuta duen ura olibino harriarekin harremanetan jartzen denean, hidrogenoa sortzen da eta horrek karbono(IV) oxidoarekin metanoa sortzen du. Olibinoa ugaria da Marteko gainazalean bestetik.
Terraformatzeko aukera izan liteke hau, ezta? Nolabait Marten dagoen ura gainazalera likido moduan eraman eta olibinoarekin erreakzionaraziz, berotegi-gas indartsua den metanoa sortuko genuke, Marteren tenperatuta handituko litzateke eta …
2005-06-21
Temple 1 kometa
Maiatzaren 30ean Deep Impact zunda Tempel 1 kometatik 31.184.802,5 km-tara zegoen argazki hau atera zionean. Deep Impact-ek askatutako inpaktatzaile batek uztailaren 4an kometa joko du bere gainazalean krater bat utzita. Xehetasun gehiago Elhuyar.Zientzia eta Teknikaren uztaila-abuztuko alean.
Zilegi al dugu kometa inpaktatzea? Zientzialari batzuen ustez ez. Neronek baietz uste dut.
2005-06-17
Eguzki-belaontzia 2
Terraformazioa
Ez da zientzia fikziozko kontua bakarrik, esaterako, Kim Robinson-en Marte gorri, Marte berde eta Marte urdin trilogia zoragarria, zientziarena ere bada eta Carl Sagan moduko zientzialari, dibulgatzaile eta ameslari handiak Artizar terraformatzeko modua proposatu zuen 1960ko hamarkadan. Berririk, ez dut askorik duela urte batzuk Marteren tenperatura igo eta poloetako izotza urtzeko CFCak proposatu zutela dut gogoan. Karbono(IV) oxidoa lurrinduz, atmosferaren trinkotasuna emendatzeaz gain, berotegi gasa denez tenperatura era handituko litzateke. Beraz, googlen egin dut bilaketa: search = terraformation. 27.000 aiptu agertu dira eta nire harridurarako lehen mailan agertu direnak frantsesezkoak. Dena ez da ingelesa beraz! Horietako bat biziki interesgarria eta informazioz horntita topatu dut: segi esteka honi.
Zer pentsatzen dudan terraformazioari buruz. Bueno gizakiok animalia konkistatzaileak gara, Afrikako seaskatik irten ginen duela milaka urte batzuk eta orain mundu osoan bizi gara. Hortaz, Marten ere ugaldu nahi izateari logikoa deritzot eta horretarako gurera moldatzea erosogoa egingo luke gure bizitza eta, bidenabar, makina bat animalia eta landareena ere. Bizitza-arrastorik ez duen eta izango ez duen harri-koskor bat bizitzeko moduan jartzeari ez diot nik arazorik ikusten. Marte terraformatzea bejondeigula posible bada. Askok ez daude iritzi horrekin ados, unibertsoak bere izaera naturalari eutsi behar diola argudiatzen dute nagusiki. Marte terraformaten 'ekosistema' bat hondatzen arituko ginateke horien ustetan. Alabaina, bizia baino ederragoarik ba al dago?
2005-06-15
marteko paisaiak: ilunabarra
Spirit zundak eginiko argazki eder honetan eguzkia horizontean ari da ezkutatzen. Printsesa ederrik ez dago, Burrooughs-ek amestu bazituen ere, ezta eguzkiari adarrak jartzen ari zaion Fedrik Brown-en matziano adarjolerik ere (Martzianoak kanpora!. Elkar). Ederra, alajaina!
NASAk gaur adierazi duenez, Ilargira itzuliko omen da gizakia hamar urte barru. Marterako bidean ala horren ordez? Lehen aukera nahiago nuke eta argazkikoaren moduko ilunabarraren lekuko izan