Unibertsoaren altxorra
The Planetary Report-en atzen aleari begiratu ematean (september-october, 2005, www.planetary.org) astronomiazko hiru berritxorekin egin dut topo. Apika, banan-banan hartuta ez zuten nire arreta gehiegi hartuko, baina hirurekin elkarrekin tupust egiteak irakurraldian geldialditxo bat egitera behartu nau. Pluton baino haratago Eguzkiaren orbitan dabilen gorputz bat aurkitu dute; 2003 UB213 deritzo eta Kuiperren gerrikoko beste bat izango litzateke baldin eta gure sistemako 9. planeta baino masa handiagoa izango ez balu. Hainbatetan postulatutako eta inoiz aurkitu gabeko X planeta ote?
Bestetik, Zisnearen konstelazioan planeta bat aurkitu dute. Atzen hamarkadan aurkitutako exoplaneten konstelazioan beste bat. Apenas berri laburra zientzia-berrien artean. Alabaina, orbitatzen duen izarrak sistema hirukoitza osatzen du beste birekin batera: HD 188753 hain justu. Izarrok ez daude elkarrengandik oso urrun, Saturno eta Eguzkiaren arteko distantziaren parekora. Planeta Jupiter baino apur bat handiago ei da eta planeten sorrerari buruzko teoriaren atal bati erronka jarri dio.
Hirukote bat protagonista gure hirugarren istorioan. Asteroideak kasu honetan. 87 Silvia asteroidea ez dabil bakarrik asteroide-gerriko nagusian. Bi lagun dauzka eta sistema hirukoitza osatzen dute. Silvia asteroide handienetako bat da (280 km-ko diametroa) eta Rea Siilvia Erromako sortzailearen amari sor dio izena. Hortaz, bi lagunen grazia, Romulo (18 km) eta Remo (7 km).
Mugarik ba al du unibertsoko misterioen altxorrak? Ez da gogoeta sakona, ezta berria ere, baina… gertatutakoa.
posted by Inaki at
5:24 PM
|
1 comments