Izarren hautsa: zientzia eta beste

2005-10-18

Ikatza, kimika eta usaina 3

Bueno txondar-lanak larunbatean bukatu nituen. Arratsaldean atzen bi zuloak tapatu nizkion eta itzaltzen hasi zen. Iganderako ez zela guztiz itzalita espero nuen eta horrelaxe izan zen, goizean bi zulotxo su agertu ziren. Iduri gehiago bota eta utzi. Arratsaldean plastiko batez estali nuen, astean zehar gehiegizko euriaz babesteko. Datorren aste buruan aterako dut ikatza. Zenbat zaku? Ez dakit, hamabost bat espero ditut. Eta ilintxa? zaku bat edo beste. Esango dizuet eta argazkiren bat ere jarriko ditut sarean

Taikoinautak itzuli dira osorik eta pozik. Estatubatuar era jatorrenean deskapotagarrian paseatu dituzte jendez eta txaloz bestetako etorbideetan zehar.

posted by Inaki at 9:27 PM

4 Comments:

Post a Comment

<< Home