Iban Zalduak jarri dit puntua. Terraformazioaz zer berri eta zer iruditzen zaidan! Terraformazioa edo zeruetako gorputz bat, Marte esaterako, Lur bihurtu, alegia, gizakion eta gainerako bizidun karbonodunak bizitzari eusteko moduko toki bihurtu.
Ez da zientzia fikziozko kontua bakarrik, esaterako, Kim Robinson-en
Marte gorri, Marte berde eta
Marte urdin trilogia zoragarria, zientziarena ere bada eta Carl Sagan moduko zientzialari, dibulgatzaile eta ameslari handiak Artizar terraformatzeko modua proposatu zuen 1960ko hamarkadan. Berririk, ez dut askorik duela urte batzuk Marteren tenperatura igo eta poloetako izotza urtzeko CFCak proposatu zutela dut gogoan. Karbono(IV) oxidoa lurrinduz, atmosferaren trinkotasuna emendatzeaz gain, berotegi gasa denez tenperatura era handituko litzateke. Beraz, googlen egin dut bilaketa: search = terraformation. 27.000 aiptu agertu dira eta nire harridurarako lehen mailan agertu direnak frantsesezkoak. Dena ez da ingelesa beraz! Horietako bat biziki interesgarria eta informazioz horntita topatu dut: segi
esteka honi.
Zer pentsatzen dudan terraformazioari buruz. Bueno gizakiok animalia konkistatzaileak gara, Afrikako seaskatik irten ginen duela milaka urte batzuk eta orain mundu osoan bizi gara. Hortaz, Marten ere ugaldu nahi izateari logikoa deritzot eta horretarako gurera moldatzea erosogoa egingo luke gure bizitza eta, bidenabar, makina bat animalia eta landareena ere. Bizitza-arrastorik ez duen eta izango ez duen harri-koskor bat bizitzeko moduan jartzeari ez diot nik arazorik ikusten. Marte terraformatzea bejondeigula posible bada. Askok ez daude iritzi horrekin ados, unibertsoak bere izaera naturalari eutsi behar diola argudiatzen dute nagusiki. Marte terraformaten 'ekosistema' bat hondatzen arituko ginateke horien ustetan. Alabaina, bizia baino ederragoarik ba al dago?