Ezkea ilargiyan bizi!
Baina, itxuraz, horixe egin nahi dute munduko potentzia handiek. Joan den astean NASAk 2018an gure satelitean lau astronauta jarri nahi dituela iragarri zuen. Bestetik, datorren urrian Txinak bi taikonauta espazioratuko dituela iragarri du; bigarren aldiz gizakiak espaziora bidaliaz. Gauza jakina da Txinako espazio-programaren helburu nagusietako bat taikonautak ilargiratzea dela.
Estatubatuarrak 1972an joan ziren gure satelitera azkeneko aldiz. Apolo teknolgia erabili zuten, behin bakarrik erabil daiteken ontziarena hain justu. Harez gero, behin eta berriz usa daitezkeen transbordoreen aldeko apustua egin zuten. Apustua errena izan da neurri handi batean, transbordadoreek izandako arazo eta istripuen kausaz. Ondorioz, NASA, sarri, teknologia sobietar zaharraren menpekoa da pertsonak espazioan jartzeko. Soiuz errusiarrak zahar eta seguruak egon izan ez balira, Nazioarteko Espazio-estazioarenak egin zuen! Ilargira berriz joateko ontzi guztiz berria diseinatu beharko du NASAK. Apolo zaharren eta transbordadoreen kontzeptua uztartuko dituen bidea jorratuko omen dute. Gustatuko litzaidake egia izatea eta gizakia berriz ere Ilargian saltoka ikustea. Zaila ikusten dut, ordea. Teknologia ez da arazoa. Kostua bai! 100.000 milioi dolar behar omen dira. NASAren urteko aurrekontuak 15.000 mila dolar pasatxo dira. Beraz, sei urtetako aurrekontu osoa horretara jarri beharko litzateke. Atera kontu! Ez dut oso posible ikusten. Ez gaude gerra hotzean. Ez dago 'nazioaren' ospea jokoan. Ez da orduko giroa. Gogoan dut NASAko goi-kargu bati 1960ko hamarkadaren hasieran galdetu ziotenean Ilargian zer espero zuen aurkitzea erantzun zuena: 'Russians!'. Arrago hori gabe, nekez emango dizkio AEBko Kongresuak NASAri nahikoa sos.
Espazioaren esplorazioa nazioarteko lankidetzarako esparru ikusten dut nik. Behar diren baliabide itzelak biltzeko, espazioaren desmilitarizazioa bermatzeko eta espazio-esplorazioaren onurak eta emaitza zientifikoak mundu guztiarenak izateko, besteak beste.
Ilargira joango gara berriz ere. Bandera batenpean ez eta askoren itzalean baizik.
posted by Inaki at
9:41 AM
|
7 comments