Bai txerto berria (Izarren Hautsa, 00-07-18)
Lehen begiratuan ideia mundiala dirudi. Txertoa hartu eta gizaki askoren zigorra diren heroinak, kokainak, tripiak edo nikotinak jai dute. Izan ere, txertoak droga blokeatzen du odolean dagoen bitartean eta ez da garunera iritsi. Bidaia hasi aurretik bertan behera gelditu da. Zertarako hartu bada drogarik?
Ingelesez 'vice vaccines' esaten diete, bizio-txertoak hain justu. Txerto hauek ez daude eskura oraindik. Garapen-fasean daude eta bidea luzetxoa izan liteke. Alabaina, hasierako emaitzak positiboak izan dira eta, ondorioz, ezin dira ameskeriatzat jo. Txerto hauek, ohizko txertoen kasuan legez, espezifikoak dira eta substantzia jakin baten efektua baino ez dute blokeatzen.
Garapen teknologiko berri guztiek bezala aho biko ezpata dira txertook eta errealitate bihurtu baino lehen ere kezkak piztu dituzte. Horrelakorik baino hoberik ba al dago baten batek droga-menpekotasuna utzi nahi badu? Ez, jakina. Baina, epaile batek zilegi al du drogaren mirak bultzatuta ari den gaizkile bati txertoa hartzen behartzea? Etorkizunean, umeak drogren kontra txertatuko al dira orain tetanoaren edo polioaren kontra txertatzen diren bezala?
Auzia paratutakoan droga ilegalak etortzen zaizkigu burura bapatean. Garatzen ari den txertoetako bat nikotikaren kontrakoa da. Kafeinaren kontrakoa, ostean? Eta alkohola blokeatuko duena, gero?
Koska asko ditu auzi honek. Gizarteak luze eta patxadaz eztabaidatu beharko du koska horiek leuntzeko eta gutxieneko adostasunera iristeko. Alabaina, bi gauzez jabetuta egon behar dugu. Batetik, milioika lagunek hartzen dituzte drogak plazer huts gisa menpekotasunean jausi gabe. Bestetik, droga-menpekotasunaren muinean ez dago substantzia jakin batetiko menpekotasuna, erro sakonagoko gizarte-arazoak baizik eta alorreko adituek ondo dakitenez, droga jakin baterako bidea itxita duenak beste batekin bilatuko du galdutako paradisua.
Kimikak, huts-hutsik, ez du konpobidea.
posted by Inaki at
7:52 AM

5 Comments:
Hala dok Iñaki. Oraingoan ere, ostruken pare, burua lurpean sartu eta kanpoan gertatzen denari uko egin nahian. Drogak, “bigunak” eta “gogorrak” (auskalo nork erabaki duen klasifikazio hori...) zerbait gehiago lortzeko bitartekari bezala erabiliak dira maiz. Batzutan ondo eta bestetan gaizki erabiliak, beste gauza asko bezala, kotxea erabiltzen dugun bezala. Beste behin ere, bitartekoari begiratzen, sakonean dagoenari uko eginaz...inpotentzia ote? Beharrezkoa zaiona lortzeko drogak erabiltzen dituen pertsonari beraien eragina zapuztuz gero... ba... beste bide batzuk aurkitu behar, sakonean dagoen horri uko egingo dion txertorik ez bait dago oraindik. Beste bitartekari bat alegia. Espero dut, bitarteko hori drogak baino "hobea" izatea, bestela...“arreglauta gare!”. Neurri egoki baten erabilita, ziur onura dexente izango dituela txerto honek. Baina kontu handiz ikertu beharra dago, sakoneko baldintzei aurrez aurre ez badiogu heltzen, beste arazo bat gehiago izateko probabilitate asko ditu eta...Beste behin ere, giza zientzien garrantziari erreparatuz, kasu hontan ezinbestekoa ikusten dut kimika giza zientziekin uztartzea. Batzuk sintomak kontrolatzen dituzten einean beste batzuk arrazoiak jorratzea ezinbestekoa delakoan nago. Hori bai, pertsonaren askatasunari uko egin gabe...(menpekotasuna esklabutza da, aukeren kontrola, ere)
Gainera, ez ninduke harrituko jadanik batzuk txertoaren txertoan lanean hasiak izango balira, eta deskuidatuz gero, txertoa bera baino lehenago izango da kalean. Beno, hau horrela izanez gero ba...beste txerto bat atera behar, txertoaren txertoaren txertoa. Txertoen menpekotasuna izango al da hurrengo arazoa? Beste txerto bat asmatu eta kitto!
By Anonymous, at 4:08 PM
I was very encouraged to find this site. I wanted to thank you for this special read. I definitely savored every little bit of it and I have you bookmarked to check out new stuff you post.
By Toshiba laptop keyboard, at 4:29 AM
louis vuitton, canada goose outlet, barbour, louis vuitton, ugg,ugg australia,ugg italia, ugg,uggs,uggs canada, bottes ugg, replica watches, wedding dresses, converse outlet, links of london, supra shoes, marc jacobs, moncler, doudoune canada goose, ugg pas cher, moncler, canada goose, sac louis vuitton pas cher, moncler outlet, swarovski crystal, moncler, hollister, moncler, coach outlet, canada goose, swarovski, canada goose, ugg boots uk, montre pas cher, thomas sabo, louis vuitton, pandora charms, moncler, pandora jewelry, canada goose outlet, pandora charms, pandora jewelry, canada goose uk, louis vuitton, lancel, moncler, doke gabbana outlet, juicy couture outlet, karen millen, canada goose, juicy couture outlet, moncler, barbour jackets, toms shoes
ninest123 16.02
By Anonymous, at 2:28 AM
I will be returning to your website for more soon
https://decor-ksa.com/
https://3kary.com/property-status/palaces-for-rent/
https://3kary.com/property-status/shops-for-sale/
https://3kary.com/property-type/palaces/
By Unknown, at 9:54 AM
jordan 13
converse outlet
coach handbags
yeezy shoes
golden goose sneakers
longchamp bags
kobe shoes
goyard handbags
kd 11
supreme clothing
By yanmaneee, at 6:47 PM
Post a Comment
<< Home